XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSVALDOREN ZAKURRA

Fidus canisvaldo

Zakur benetan aparta dauka Osvaldok, neguko gau luzeetan konpainia egiten diona.

Zakurrak Roger Marcel Malousse Belliño Joachim Rigolò du izena, baina denek Biro deitzen diote.

Begira ezazue:

1) lepoko upelatxoak limonada dauka;

2) Osvaldoren zapatilak gordetzeko belarriak;

3) eman hanka, Biro ohizkoa esaten diotenerako beti prest egoten den hanka;

4) buztan haize-emailea, gau sargoritsuetan Osvaldo freskatzekoa.

Ikusi, baita ere, 5) Birok pelutxezko ilea duela.

Halako ilea tente jartzen zaio bustitzen denean, eta estalpe moduko zerbait osatzen du horrenbestez, eguzki errainuetatik babesteko guztiz egokia.

Bitxilandian, Biro bat aurkitzen duenak benetako altxorra aurkitzen du.